ENTORNO DE PRUEBA / TEST ENVIRONMENT
 
 
 / 
BILDUMA JASANGARRIA JOIN LIFE
THIS MOVES US WORKING ON A SUSTAINABLE COMMITMENT

Etorkizun jasangarriagoan sinesten dugu; hori dela eta, modu arduratsuagoan diseinatzen eta ekoizten ditugu bildumak

Maila guztietan lanean jarraitzen dugu gure produktuek ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten ingurumenean zein gizartean; gure hornitzaile guztiekin aritzen gara prozesu guztietan ingurumena errespetatzen duen ekoizpen-katea garatzeko.

Planeta errespetatzen duen etorkizunaren alde egiten dugu Informazioa Join Life-i buruz
Colección Join Life
KONPROMISOAK

Ingurumenarekiko konpromisoa dugu, eta horregatik bilatzen ditugu etengabe ingurunearen aldeko konponbide berriak.
Gure helburua da bilduma jasangarriak eskaintzea, modu etiko eta arduratsuan diseinatu eta ekoitzitakoak.

2019
39,1% JOIN LIFE BILDUMA
100% DENDA EKOERAGINKORRAK
2020
CANOPYSTYLE KONPROMISOA BASOAK ZAINTZEKO

ZERO DISCHARGE OF HAZARDOUS CHEMICALS (ZDHC) 
100% DENDAKO ARROPA-BILKETA
2023
100% ZELULOSA-ZUNTZ JASANGARRIAK 
100% GREEN TO PACK 
100% BEHIN ERABILTZEKO PLASTIKORIK GABE BEZEROARENTZAT 
2025
100% KOTOI ORGANIKOA 
100% LIHO JASANGARRIA 
100% POLIESTER BIRZIKLATUA 
80% ENERGIA BERRIZTAGARRIAREN KONTSUMOA 

Gure konpromisoa da hornidura katearen alde bakoitzean lan egitea, garapen jasangarria bermatzeko

#JOINLIFE #RECYCLE
Care for Fiber

Lehengai jasangarriak erabiltzen ditugu Join Life bilduma diseinatzeko, eta, hala, ingurumen-eragina murrizten dugu prozesu guztietan

Kotoia

Zer da kotoi organikoa edo “ecologically grown cotton”?

Haztean ingurumena, inguruko biodibertsitatea eta laborantzaz arduratzen diren pertsonak babesten dituena. Kotoi organikoa ongarri eta pestizida kimikorik gabe lantzen da, eta haziak ez dira aurretiaz genetikoki aldatu.

TENCEL® lyocell-a

Modu jasangarrian kudeatzen diren basoetako zuretik eratorritako zuntza da. Halako basoetan, zuhaitzen landaketa kontrolatu egiten da, basoberritzea bermatzen duten programekin.

Horrez gain, zuntz honen ekoizpen-prozesua zirkuitu itxi batean egiten da, eta horrela erabilitako uraren %100a eta kimikoen %95a berrerabiltzen da.

Ehun Birziklatuak

Ehun eta zuntz birziklatuak ekoizteko prozesuetan ur eta energia gutxiago erabiltzen da, baliabide natural gutxiago kontsumitzen da eta hondakin gutxiago sortzen dira. Hori dela eta, inguruan duten inpaktua txikiagoa da. Ehun berriek bezalako kalitatea izan dezakete birziklatuek; “upcycling” delakoari buruz ari gara.

REFIBRA™ Lyocell ehuna

REFIBRA™ Lyocell ehuna kotoi birziklatuarekin eta modu iraunkorrean kudeatzen diren basoetako zurarekin egindako zuntza da.

Lenzing enpresarekin elkarlanean jarduten dugu material berri hau garatzeko. Sistema zirkular bat sortu dugu: gure ehun-hondakinak ematen dizkiegu, zuntz berri bat sor dezaten.

REFIBRA™k hondakina baliabide bihurtzen du. TENCEL® lyocell ehunekin erabiltzen den prozesu berari jarraitzen zaio, eta bere jatorrizko izaera gordetzen laguntzen duten ingurumen-baldintzarik zorrotzenak betetzen dira.

Poliester birziklatua

Erabilitako plastikozko botilak birziklatzetik lortzen da poliester birziklatua. Erabilera berria ematen diegunez botilei, hondakin plastiko gutxiago sortuz.

Ehun birziklatuen ohiko prozesua

Ohiko birziklatze-prozesuan ehun-hondakina txikitu eta zuntz puruekin nahasten da ehun berriak sortzeko.

Kotoi zein artilezko jantziak erraz birziklatu daitezke; horren harira, garapen-proiektuetan ari gara lanean, Cáritas, Gurutze Gorria edo MIT erakundeekin, besteak beste, etorkizunean ehun mota gehiago birziklatu ahal izateko.

Poliamida birziklatua

Poliamida birziklatuak antzinako arrantza-sareetan, moketetan eta ekoizpen-txataletan du jatorria. Prozesu honekin, bizi berri bat ematen diegu hondakin horiei, baliabide naturalak aurreztuz eta zaborrak murriztuz.

RDS

Responsible Down Standard (RDS) edo lumatxa era arduratsuan erabiltzeko arauak lumatxa eta lumak tratu egokia jaso duten ahate eta antzaratatik datozela bermatzen du. Arau honek zainketa-katea ere jarraitzen du abeletxetik produkturaino, kontsumitzaileak ziur egon daitezen produktuetako lumatxa eta lumak zinez RDS araua betetzen dutela.

Gure helburua da gure produktuak gero eta jasangarriagoak izatea

#JOINLIFE #RECYCLE
+ Care for Water

Ur gutxiago kontsumitzeko eta hura arduraz erabiltzeko konpromisoa dugu

Ur gezako baliabideak babestea eta modu arduratsuagoan jardutea ahalbidetzen diguten teknologiei esker, ur gutxiago kontsumitzen dugu ekoizpen-prozesuetan.

Zero Discharge of Hazardous Chemicals (ZDHC) ekimenarekin konprometituta gaude, produktuak egitean gure ingurumen-estandarrak betetzen ez dituen produktu kimikorik ez isurtzeko.

Gure helburua da gure produktuak gero eta jasangarriagoak izatea

#JOINLIFE #RECYCLE
Care for Planet

Kudeaketa eraginkorrak berotegi-efektuko isurpenak gutxitzen laguntzen digu

Gure prozesuek bide ematen digute isurpenak murrizteko edota produktu kimiko gutxiago erabiltzeko ekoizpen-prozesuetan.

Teknologiak erabiltzen ditugu, besteak beste, energia berriztagarrien kontsumoa, gure bildumak ahalik eta modurik jasangarrienean ekoizteko.Gure ingurumen-konpromisoaren baitan, Fashion Pact itunaren zati gara. Biarritzeko G7 topaketetan sinatu zen ituna. Ehungintzako eta modaren sektoreko ekimena da Fashion Pact. Ingurumen-jasangarritasuna sustatzen du industrian, Science-Based Targets (SBT) helburuei jarraikiz, klima, biodibertsitate eta ozeanoen arloan.

Gure helburua da gure produktuak gero eta jasangarriagoak izatea

#JOINLIFE #RECYCLE
CARE FOR COMMUNITY

Maila guztietan lanean jarraitzen dugu gure produktuek ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten ingurumenean 

Gure asmoa da jantziek berdintsu zaintzea erabiltzaileak, egileak eta sortu ziren planeta.

Hornitzaileak

Trazabilitate-programa bat garatu dugu, gure jantziak non eta nola ekoitzi diren jakiteko

Ekoizpen-kate osoan langileen lan-baldintzak, produktuen segurtasun-mailak eta ekoizpen-estandarrak errespetatzen direla bermatze aldera, programa bat ari gara ezartzen, gure jantzi guztiak non eta nola ebaki, tindatu, maraztu eta ehundu diren jakiteko.

Trazabilitate-programa horri esker, eta hornitzaileekin etengabe lankidetzan arituz, gure jokabide-kodea betetzen duten hornitzaileekin soilik lan egiten dugula ziurtatzen dugu.

Hornikuntza-katearen trazabilitatea
Dendak

Gure denda gehienak (%98) ekoeraginkorrak dira.

Denda ekoeraginkorren gidaliburua garatu dugu dendak diseinatu, eraiki eta kudeatzeko estandarrak zehazteko, ur eta energia gutxiago kontsumi ditzaten.

U.S. Green Building Council erakundearekin lan egiten dugu gure dendak ahalik eta ekoeraginkorrenak izan daitezen. Eraikinen diseinuan, eraikuntzan eta funtzionamenduan jasangarritasuna sustatzen duen GKEa da U.S. Green Building Council.

Paketatzea optimizatzeko programak ezarri ditugu, plastikozko 11 milioi esekigailu erabiltzea saihestu eta, urtean, 153.000 kilo plastiko aurrezte aldera.

Lagundu birziklatzen #recycle #JOINLIFE #RECYCLE  
Ekarri erabiltzen ez duzun arropa eta utzi gure dendetako edukiontzietan

Egun, zenbait dendatan dugu zerbitzu hori, eta lanean jarraitzen dugu birziklatu nahi duzun arropa munduko gure edozein dendatan utzi ahal izan dezazun berehala.

Zuzenean Cáritasera eramaten da Espainiako denda-sarearen bitartez jasotako arropa guztia. Bertan, jantzi guztiak bereizi eta sailkatzen dituzte, eta bakoitzari irtenbide egokiena ematen diote.

 / 
Berrerabili eta birziklatu egiten dugu

Gure kaxa, poltsa, esekigailu eta alarmen bizitza baliagarria luzatzen dugu birziklatu arte berrerabiliz; hala, hondakin gutxiago sortzen ditugu.

PAKETATZEA:
ESKU-POLTSA
% 25 paper birziklatua jatorria: % 100 baso iraunkorrak % 100 birziklagarria FSC ® (Forest Stewardship Council®) ziurtagiria
KARTOIZKO KUTXAK
% 100 paper birziklatua % 100 birziklagarria Europako 94/62/CE Zuzentaraua betetzeari buruzko ziurtagiria
GURE ERKIDEGOA

Gizarte-proiektuetan parte hartzen dugu erkidegoa garatzen laguntzeko

Gizarte-ongizateko, hezkuntzako eta laguntza humanitarioko ekintzak dituzte ardatz gure gizarte-ekimenek.

Gizarte-ongizatea
Hezkuntza
Laguntza humanitarioa
Ekitaldiak

Ekitaldien bidez, Join Life ekimenen berri ematen diegu gure bezeroei.

%100 ehun birziklatuzko kamisetak
Ekonomia zirkularra - Oysho Yoga
%100 birziklatutako plastikozko poltsak

Gure helburua da gure produktuak gero eta jasangarriagoak izatea

#JOINLIFE #RECYCLE
buy_look: Erosi look-a*** view_details: Ikusi xehetasunak*** look: Look-a*** items: Salgaiak***