ENTORNO DE PRUEBA / TEST ENVIRONMENT
 
 
 
 
 

Zein motatako bularretakoa daukat hoberen?

Gaur egun edonolako bularretako ugari aurki ditzakezu, edozein momentutarako eta edozein neurri edo bular-formatakoak. Jantzi, jarduera eta une bakoitzerako bularretako aproposena zein den aukeratzen lagundu nahi dizugu:

Halter bularretakoak:


lepo atzealdean lotzen dira, edo tiranteak egokitu egin daitezke, lepotik gertu geratzeko. Soineko edo top mahukagabeekin edo halter lepodunekin konbinatzeko ezin hobeak dira.

Ikusi orain

Uztairik gabeko bularretakoak:


ez dute markarik uzten azalean eta edonolako bularretara egokitzen dira. Betegarriarekin edo gabe aurki ditzakezu.

Ikusi orain

Bularretako uztaidunak:


bularrari hobeto eutsi eta forma ematen diote.

Ikusi orain

Betegarririk gabeko bularretakoak:


bular asko duten emakumeentzat gomendatzen dira, bularrari hobeto eusteaz gainera, silueta naturalagoa eta lirainagoa lortzen delako.

Ikusi orain

Betegarridun bularretakoak:


apar edo foam-az forma emandakoak. Bularretako hauek ez dute zure bularraren tamaina areagotzen; aldiz, bularra goratu eta itxura biribil eta natural-naturala ematen diote, kamiseta estuetan markarik nabari gabe.

Ikusi orain

Push-up bularretakoak:


betegarri estra dute, eskote nabarmena edo neurri bat gehiago handitu nahi dutenentzako aproposa. Bularretako hauek bular sotila duten emakumeentzako dira gomendagarriak.

Ikusi orain

Bularretakoak kendu daitekeen push up-arekin:


ezin hobea bularra goratu eta bolumena areagotzea noizean behin gustuko duten emakumeentzat.

Ikusi orain

Bularretako triangeluarrak:


forma triangeluarra duten kopa sotilak dituzte; oro har, ehunezkoak dira eta enkajezko motiboak dituzte.

Ikusi orain

Bralette bularretakoak:


bustier bularretakoak ere esaten zaie. Ez dute ez uztairik, ez betegarririk; sentsualak dira, enkaje asko izan ohi dute, eta modako osagarri moduan erabiltzen dira.

Ikusi orain

Kirol-bularretakoak:


Erosoenak kirola ohiz praktikatzeko. Bikain eusten dute errendimendu gehien eman ahal izateko inolako trabarik gabe eta azaleko frikzio ahalik eta gutxienarekin.

Ikusi orain

Bularretako tirantegabeak:


ezinbestekoak. Modu askotan erabil daitezke, batik bat kamiseta mahukagabeekin edo tirante mehedun soinekoekin. Kirol-bertsioa bandeau bularretakoa da.

Ikusi orain

Haurdunaldirako bularretakoak:


material leun-leunez egiten dira, ez dute uztairik eta elastikoak dira bularretara behar bezala egokitzeko haurdunaldian zehar. Edoskitze-bularretakoek indibidualki itxi eta ireki daitezkeen kopak dituzte.

Ikusi orain