ENTORNO DE PRUEBA / TEST ENVIRONMENT
 
 
 
 
 
OYSHO SUSTAINABILITY

Etorkizun jasangarriago batean sinesten dugu, horregatik, Oysho-k ekintza-plan globalarekin konpromisoa hartu du aldaketa hau sustatzeko eta prozesu guztiek gizarte eta ingurunean duten eragina minimizatzeko.

Gure jantziek erabiltzen dituztenak zein ekoizten dituztenak zaintzea nahi dugu, baita sortuak izan ziren planeta ere.

Planeta errespetatzen duen etorkizun baten aldeko apustua egiten dugu.

Ingurune eta pertsonengan talka txikienarekin kalitate onena bermatzen duten hornitzaileekin lan egiten dugu.

Etengabe ari gara ingurunearen onerako soluzio berrien bila.

#recycle #joinlife

En nuestras tiendas
Gure dendetan
Ekarri erabiltzen ez duzun arropa eta utzi gure dendetako edukiontzietan

Une honetan, badira halako edukiontziak Espainiako gure denda batzuetan.

Urte honetan zehar, Espainiako denda guztietan jarriko ditugu edukiontziak; eta datozen urteetan ere lanean segituko dugu birziklatu nahi duzun arropa munduko gure edozein dendatan uzteko aukera izan dezazun.

En nuestras tiendas

Espainiako gure denda-sarean jasotzen den arropa guztia zuzenean Cáritasi ematen zaio; bertan, jantziak banatzen eta sailkatzen dira, bakoitzak erabilerarik egokiena izan dezan.

Irabazi-asmorik gabeko erakundea arduratuko da zure arropa besteei emateaz, birziklatzeaz, ehun berriak sortu nahiz beren kanal solidarioetan sal daitezen, beren gizarte-proiektuak finantzatze aldera.

%100 kotoi zein artilezko jantziak erraz birziklatu daitezke; horren harira, garapen-proiektuetan ari gara lanean etorkizunean ehun mota gehiago birziklatu ahal izateko.

Emandako salgaiak are hobeto jaso eta sailkatzearren, donazio bat adostu dugu Cáritasekin instalazioak hobetzeko. Horrek aukera emango du, halaber, arriskuan edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonak laneratzeko.

Lenzing enpresarekin elkarlanean, bestalde, REFIBRA™ garatu dugu, kotoiarekin eta modu jasangarrian ustiatutako basoetako zurarekin sortutako zuntza. Sistema zirkularra jarri dugu abian gure ekoizpen-kateko ehun-gaien soberakinak emateko, haiek zuntz berri hori sor dezaten.

Proiektuaren xedea da etorkizunean kotoi hori dendan jasotako jantzietatik etor dadila.

Horrez gain, Espainiako unibertsitateetako edo ikerketa-zentroetako ekimenak sustatzeko ere dihardugu lankidetzan, ehungintzako ekonomia zirkularrak aurrera egin dezan, Inditex-en jasangarritasunerako MIT-Spain funtsari esker.

Lagundu birziklatzen #recycle #recycle #joinlife
GURE PRODUKTUAK: Gure jantziek tokiko nekazaritza eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen dute. Ikusi bilduma osoa
Kotoia

Zer da kotoi organikoa edo “ecologically grown cotton”?

Haztean ingurumena, inguruko biodibertsitatea eta laborantzaz arduratzen diren pertsonak babesten dituena. Kotoi organikoa ongarri eta pestizida kimikorik gabe lantzen da, eta haziak ez dira aurretiaz genetikoki aldatu.

Zer da Better Cotton?

Better Cotton kotoia Better Cotton Initiative-k egiaztatutako nekazariek lantzen dute. The Better Cotton Initiative (BCI) nekazariak prestatzeaz arduratzen den erakundea da, lan duina, uraren erabilera eraginkorra eta lurraren eta habitat naturalen zaintza oinarri hartuta.

TENCEL® lyocell-a

Modu jasangarrian kudeatzen diren basoetako zuretik eratorritako zuntza da. Halako basoetan, zuhaitzen landaketa kontrolatu egiten da, basoberritzea bermatzen duten programekin.

Horrez gain, zuntz honen ekoizpen-prozesua zirkuitu itxi batean egiten da, eta horrela erabilitako uraren %100a eta kimikoen %95a berrerabiltzen da.

Ehun Birziklatuak

Ehun eta zuntz birziklatuak ekoizteko prozesuetan ur eta energia gutxiago erabiltzen da, baliabide natural gutxiago kontsumitzen da eta hondakin gutxiago sortzen dira. Hori dela eta, inguruan duten inpaktua txikiagoa da. Ehun berriek bezalako kalitatea izan dezakete birziklatuek; “upcycling” delakoari buruz ari gara.

REFIBRA™ Lyocell ehuna

REFIBRA™ Lyocell ehuna kotoi birziklatuarekin eta modu iraunkorrean kudeatzen diren basoetako zurarekin egindako zuntza da.

Lenzing enpresarekin elkarlanean jarduten dugu material berri hau garatzeko. Sistema zirkular bat sortu dugu: gure ehun-hondakinak ematen dizkiegu, zuntz berri bat sor dezaten.

Poliester birziklatua

Erabilitako plastikozko botilak birziklatzetik lortzen da poliester birziklatua. Erabilera berria ematen diegunez botilei, hondakin plastiko gutxiago sortuz.

Ehun birziklatuen ohiko prozesua

Ohiko birziklatze-prozesuan ehun-hondakina txikitu eta zuntz puruekin nahasten da ehun berriak sortzeko.

Kotoi zein artilezko jantziak erraz birziklatu daitezke; horren harira, garapen-proiektuetan ari gara lanean, Cáritas, Gurutze Gorria edo MIT erakundeekin, besteak beste, etorkizunean ehun mota gehiago birziklatu ahal izateko.

Poliamida birziklatua

Poliamida birziklatuak antzinako arrantza-sareetan, moketetan eta ekoizpen-txataletan du jatorria. Prozesu honekin, bizi berri bat ematen diegu hondakin horiei, baliabide naturalak aurreztuz eta zaborrak murriztuz.

RDS

Responsible Down Standard (RDS) edo lumatxa era arduratsuan erabiltzeko arauak lumatxa eta lumak tratu egokia jaso duten ahate eta antzaratatik datozela bermatzen du. Arau honek zainketa-katea ere jarraitzen du abeletxetik produkturaino, kontsumitzaileak ziur egon daitezen produktuetako lumatxa eta lumak zinez RDS araua betetzen dutela.

LABORANTZA IRAUNKORREKO LIHO EUROPARRA

Europako liho iraunkorra zuntz naturala da, eta ureztatze artifizialik eta genetikoki eraldatutako hazirik gabe hazten da. Haren laborantzan murriztu egiten da ongarrien erabilera, eta saihetsi egiten dira hosto-galarazleak; horrela, aukera dugu lurra eta ibaiak zaintzeko. Liho eta Kalamuaren Europako Konfederazioaren (CELC) European Flax®-en ziurtagiriak bermatzen du prozesu hori. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da hura, zeinak lihoaren eta kalamuaren ekoizpen- nahiz eraldatze-etapa guztiak gainbegiratzen baititu.

MODAL IRAUNKORRAGOA

Modala zuntz biodegradagarria da, oso iraunkorra eta gogorra. Lenzing-eko modala Austriako baso jasangarrietako pago-egurretik lortzen da, eta Austrian ekoizten da zuzenean. Ziurtagiria duten gertuko basoetako egurra erabiltzeak eta EU Ecolabel-ek ziurtatutako ekoizpen-prozesuek ingurumena zaintzen eta biodibertsitatea babesten laguntzen digute

BISKOSA IRAUNKORRAGOA

Ecovero TM EU Ecolabel-ek ziurtatutakoa da, eta horrek Europar Batasunak ezarritako ingurumen-estandar zorrotzenak betetzen dituela bermatzen du, lehengaietatik bere ekoizpena bukatu arte. Ekoizpen-prozesuak ura modu arduratsuan erabiltzen du eta CO2 isuriak murrizten ditu. Horrela, biodibertsitatea zaintzen eta klima-aldaketa saihesten laguntzen digu.

Prozesu onenak eta lehengai iraunkorrenak erabilita ekoiztutako jantziek Join Life etiketa dute, erraz identifika ditzazun.

Care for Fiber

Kotoi organikoa, TENCEL® lyocell ehuna edo zuntz birziklatuak bezalako lehengairik jasangarrienekin egindako jantzi guztiak.

+ Care for Water

Ura aurrezteko teknologiekin egindako jantziak.

Emisioak murriztea ahalbidetzen duten prozesuen bidez egindako jantziak.

Emisioak murriztea ahalbidetzen duten prozesuen bidez egindako jantziak.