Ohiko galderak

1. Non jaso dezaket nire eskaera?

Zuk hautatzen duzun tokian jaso dezakezu: etxean, bulegoan... (baina ez, ordea, posta-kutxa batean) edo zuk nahi duzun OYSHO dendan edo jasotzeko gunean.

2. Zenbat denbora igaroko da eskaera iritsi arte?

Entregatzeko epeak hautatu den bidalketa-motaren baitan daude. Dendarako bidalketen kasuan, 1-2 astegun; bidalketa estandarren kasuan, 2-3 astegun (Ceuta eta Melillaren kasuan, berriz, 3-5 egun), Drop Point-etara egindako bidalketen kasuan, 2-4 astegun eta premiazko bidalketen kasuan, 24-48 ordu (astegunak) OYSHO.COM-ek oso premiazko bidalketak ere eskuragarri ditu Bartzelona hiriburuan aukeratutako posta-kode batzuetarako, betiere, astegunetarako, (Balearretan, Ceutan, Melillan ezik). *Erosi 12:00ak baino lehen eta egun berean jasoko duzu, 22:00ak baino lehen. Beherapenetan, bidalketa-epeak luzeagoak izan daitezke.

3. Nire eskaeraren egoeraren jarraipena egin dezaket?

Bai. Sartu zure kontuan eta jo egindako eskaeren atalera. Zure eskaeren egoera ikusi ahalko duzu denbora errealean. Eskaera gonbidatu gisa egin bazenuen, posta elektroniko bidez bidali genizkizun eskaera-egoeraren jakinarazpenak kontsultatzea gomendatzen dizugu.

4. Nola itzul dezaket salgai bat?

Errazena, salgaia gure OYSHO dendaren batean itzultzea da (kontuan hartuta erosi zen herrialde berekoa izan behar dela). Salgaiek egoera onean egon behar dute, eta dagokien tiketarekin. Gogoratu derrigorrez erakutsi behar duzula tiket elektronikoa edozein kudeaketarako. Zure gailu mugikorreko pantailan edo inprimatuta aurkez dezakezu.*

*Tiket elektronikoa zure eskaeraren jakinarazpenetan edo bezeroaren gunean aurkituko duzu, itzuli nahi duzun eskaeran klik egin eta “Salgaien itzulketak dendan” aukera hautatuz.

Hala ere, itzultzeko beste bi era ere badituzu: Itzulketa Drop Off gune batean*: Horretarako, sartu “Nire kontua” atalean eta markatu itzuli nahi dituzun salgaiak eta kopurua.

Ondoren, prestatu salgaiak zure eskaera zekarren kaxa berean edo antzeko beste edozein paketetan (ez da beharrezkoa itzulketa-tiketa inprimatzea eta paper horretan salgaiak markatzea).

Mezu elektroniko bidez jasoko duzu garraiolariaren etiketa, behin paketea itxita itsatsi beharko dena.

Bukatzeko, utzi paketea hurbilen duzun Drop Off gunean. Kontsultatu helbidea dagokion estekan. Gogoratu eskaera bidaltzen dizugunetik hilabete (1)eko epea dituzula itzulketa egiteko. Gainera, erabili zenuen ordainketa-metodo bera erabiliko da dirua itzultzeko, eta dirua lehenago edo beranduago abonatuko da zure banketxearen arabera. *Aukera hau ez dago une honetan erabilgarri Ceuta eta Melillako eskaeretarako.

5. Noiz itzuliko zait dirua?

Diru-itzulketa ontzat ematen denean (jantziak egoera ezin hobean egon behar dira, eta etiketa kendu gabe izan behar dute) berrespena jasoko duzu posta elektronikoz. Bertan, egun batzuren buruan itzuliko zaizun zenbatekoa jakinaraziko zaizu.
Gogoan izan kreditu-txarteletan egindako itzulketak bankuaren araberakoak izango direla.