OPARI-TIKETA

1

Zer da Opari Tiketa?

Opari Tiketak zuk duzun horri eskaera bat bidaltzea ahalbidetzen dizu, eta fakturan eta aukeratutako jantzien etiketetan ez da honen zenbatekoa azalduko. Horrez gain, mezu pertsonalizatu bat gehitu ahal izango diozu.

Hori bai, eskaera jasoko duen pertsonak aldaketak edo itzulketak dendetan soilik gauzatu ahal izango ditu. Itzulitako salgaien zenbatekoa Abonu Tiket baten bitartez jasoko da.

2

· Nola egin dezaket eskaera bat Opari Tiketarekin?

Eskaera bat opari gisa burutu nahi izanez gero, erosketa-saskiko Oparitzeko nahi duzu? aukeran klik besterik ez duzu egin beharko. Aukera hau ez dago erabilgarri Opari Txartel bat sartzen baduzu.

3

· Eskaeraren hartzailearentzako mezu bat gehitu al dezaket?

Hala da, bai. Opari Tiketa aukera hautatzen baduzu mezu motz bat idatzi ahal izango duzu, hori inprimatu eta zure eskaerarekin batera bidaliko dugu.

4

· Hartzaileak, nola jakingo du opari bat jasoko duela?

Erosketa egiterakoan, oparia jasoko duen pertsonaren telefono zenbakia idaztea iradokiko dizugu, hark eskaeraren jarraipena egin ahal izan dezan. Haren posta elektronikoa idaztea ez dizugu gomendatzen, hori eginez gero prezioak adierazten dituzten jakinarazpenak jasoko baititu. Nahiago baduzu, zure datuak idatz ditzakezu, hala zu izango zara eskaeraren egoerari buruzko informazioa jasoko duena.

5

· Zein da aldaketak edo itzulketak egin ahal izateko epea?

Edozein kudeaketa egiteko, hilabete bateko epea izango duzu opari-tiketean azaltzen den datatik aurrera.

6

· Nola erabil dezaket Abonu Tiketa itzulketa egin ondoren?

Edozein kudeaketa egiteko, hilabete bateko epea izango duzu opari-tiketean azaltzen den datatik aurrera.

7

· Nola kontsulta dezaket Abonu Tiketaren saldoa?

“Opari Txartela” menuko - “Saldoa” atalean. 16 digituko zenbakia eta CVV kodea (3 digitu) sartu beharko duzu.

8

· Itzulitako salgaien zenbatekoa jatorrizko ordainketa-metodoaren bitartez jaso al dezaket?

Hala da, bai. Horretarako, Opari Tiketaren ordez, faktura edo QR kodea erabili beharko duzu. Dokumentu horiek zure OYSHO.COM kontuan aurkituko dituzu, horiek inprimatu edo zure gailu mugikorrean erakutsi ditzakezu.