Tendencias de outono e inverno 2019 en moda feminina | Oysho
ENTORNO DE PRUEBA / TEST ENVIRONMENT

PRIBATUTASUN- POLITIKA

GURE PRIBATUTASUN-POLITIKA, BEGIRATU BATEAN

  1. NOR GARA? OYSHO ESPAÑA, S.A. gara, eta zure datu pertsonalak tratatzen ditugu tratamenduko Responsable. Nola ardura hartzen dugun erabiltzea honek esan nahi da eta zure datuak babestea.  Ikusi gehiago.
  2. ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK? Zure datuak erabiliko ditugu (online edo aurrez aurre lortutakoak), besteak beste, erabiltzaile gisa zure erregistroa kudeatzeko, produktuen eta zerbitzuen erosketa kudeatzeko, zure kontsultei erantzuteko eta, hala nahi baduzu, gure jakinarazpen pertsonalizatuak zuri bidaltzeko. Ikusi gehiago.
  3. ZERGATIK ERABILTZEN DITUGU? Legitimazioa dugu zure datuak tratatzeko, hainbat arrazoirengatik. Arrazoi nagusia da datuak tratatu egin behar ditugula erregistratzen zarenean eta erosketa bat egiten duzunean edo gure zerbitzuren edo funtzionaltasunen batez gozatzen duzunean onartzen duzun kontratua betearazteko. Hala ere, badaude horretarako legitimazioa ematen diguten beste arrazoi batzuk ere, hala nola zure kontsultei erantzuteko interesa edo gure Newsletter-ak bidaltzeko ematen diguzun baimena. Ikusi gehiago.
  4. NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATUAK? Laguntzen diguten edo sostengua ematen diguten zerbitzu-emaileekin partekatuko ditugu zure datuak, hala Inditex taldeko enpresekin nola hitzarmen bat adostuta dugun kanpoko laguntzaileekin, Europar Batasun barrukoak izan edo ez. Ikusi gehiago.
  5. ZURE ESKUBIDEAK. Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko. Kasu batzuetan, badituzu beste eskubide batzuk ere; besteak beste, guk zure datuak erabiltzearen edo izatearen aurka egitea. Beherago azalduko dizugu hau xeheago. Ikusi gehiago.

Irakur ezazu jarraian gure Pribatutasun- politika, zehatzago uler dezazun nola erabiliko ditugun zure datu pertsonalak eta zein eskubide dituzun horiei lotuta.

*******

HASI BAINO LEHEN…

  1. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ERANTZULEA?

Honako hauek gara zure datuen tratamenduaren erantzuleak:

Bestela esanda, hala OYSHO ESPAÑA gara tratamenduaren erantzunkideak. Horrek esan nahi du arautu dugula eta arduratzen garela zure datuak erabiltzeaz eta babesteaz.

  1. ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Unean-unean zein produktu, zerbitzu edo funtzionaltasun erabili nahi dituzun, horren arabera datu batzuk edo beste batzuk tratatu beharko ditugu. Honako hauek izango dira, oro har:

Gogoan izan plataformaren funtzionaltasun edo zerbitzuren bat jasotzeko datu pertsonalen bat betetzeko eskatzen dizugunean, eremu batzuk derrigor betetzekoak izango direla, datu horiek ezinbestekoak baitira guretzat zerbitzu edo funtzionaltasun hori emateko. Mesedez, kontuan izan, datu horiek ematen ez badizkiguzu agian ezingo duzula erabiltzaile gisa zure erregistroa osatu edo ezingo duzula zerbitzu edo funtzionaltasun horiez gozatu.

Nola jartzen zaren gure plataformarekin harremanetan, horren arabera, helburu hauetarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak:

XEDEA

Informazio gehiago

1. Zure plataformaren erabiltzaile-erregistroa kudeatzea.

Gure plataforman erabiltzaile gisa erregistratzea erabakitzen baduzu, zure datuak tratatu behar ditugu plataformaren erabiltzaile gisa identifika zaitezen eta erabiltzaile erregistratu gisa eskura dituzun funtzionaltasun, produktu eta zerbitzuak eskuratu ahal izan ditzazun. Erabiltzaile erregistratu gisa duzun kontua ezeztatu dezakezu, gurekin harremanetan jarriz Bezeroarentzako Arretaren bitartez.

Horrez gain, Facebook edo halako sare sozial baten bidez sar zaitezke edo saio hasi, hala erabiltzaile berri gisa erregistratzeko nola saioaren hasiera zure oraingo kontuari lotzeko. Hala eginez gero, saioa hasi izanaren sinestamendua eta zure helbide elektronikoa (baimena ematen baduzu) sare sozialaren zure kontutik inportatuko dira. Saioa hasteko aukera erabiltzean, sare sozialak zure profil publikoaren informazio gehigarria bidali ahal izango digu, esate baterako: zure izena, sexua, gutxi gorabeherako adina edo profileko argazkia. Hori guztia sare sozialaren erabilera-baldintzekin bat etorriz, zeinak arretaz irakurtzea gomendatzen baitizugu. Zuk baimena eman ezean, ez ditugu datu gehigarri horiek gordeko. Halaber, funtzionaltasun hau erabiliz gero, gerta daiteke zure jarduerari buruzko informazio jakin bat sare sozialari ematea. Nolanahi ere, gomendatzen dizugu berrikusteko sare sozialen  zure pribatutasunaren ezarpenak eta pribatutasun-politikak, jakiteko sare sozial horiek nola tratatzen dituzten zure datuak.

2. Gurekin plataforman kontratatu duzun salerosketa- edo zerbitzu-kontratua egin, bete eta gauzatzea.

Xede honen barruan, bereziki honetarako tratatuko dira zure datuak:

  • Zurekin harremanetan jartzeko, kontratatutako funtzionaltasun, produktu edo zerbitzuen inguruko informazio-jakinarazpenei edo eguneratzeei lotuta, bai eta kalitate-inkestak bidaltzeko ere, emandako zerbitzuei edo produktuei buruz.
  • Erositako produktuen ordainketa kudeatzeko, erabilitako ordainketa-modua edozein izanda ere. Adibidez:
  • Aplikazioaren edo webgunearen bidez gure produkturen bat erostean hurrengo erosketetarako txartelaren datuak gordetzeko funtzionaltasuna aktibatzea erabakitzen baduzu, funtzionaltasun hori aktibatu eta garatzeko zure datuak tratatu behar ditugu. Funtzionaltasun hori aktibatzea onartzeak aukera ematen du ondorengo erosketetan zure ordainketa-datuak auto-beteta agertzeko, ez ditzazun prozesu bakoitzean berriro bete behar, eta ondorengo erosketetarako baliozkotzat eta indarrekotzat hartuko dira. Zure txartelak aldatu edo ezabatu ditzakezu nahi duzunean, ordainketaren informazioari dagokion atalean, bai webgunean izena emandako erabiltzaile-kontutik, bai OYSHOren aplikazioko Wallet funtzionaltasunetik.
  • Aplikazioko Wallet funtzionaltasuna erabiltzen baduzu aurrez aurre egindako erosketak ordaintzeko, zure datuak tratatu behar ditugu hura aktibatzeko; hala, zure ordainketak hasi ahal izango dituzu Espainiako OYSHOren denda fisikoetan (hemendik aurrera, “Denda Fisikoak”) eta horretarako gaituak daudenetan.
  • Beharrezko mekanismoak aktibatzeko, zure aurkako eta Gure aurkako iruzur potentzialei aurrea hartzeko. Operazioa iruzurrezkoa izan daitekeela uste badugu, erabilpen horrek transakzioa blokeatzea ekar dezake.
  • Itzultze posibleak kudeatzeko, behin erosketa eginda, eta plataformaren bidez jantziak erosgai egoteari eta produktuak erreserbatzeari buruzko informazio-eskariak kudeatzeko, edo Personal Tailoring funtzonaltasunari lotutako zerbitzuak emateko, unean-unean eskuragarri dauden aukeren arabera.
  • Fakturaziorako, eta plataforman egin dituzun erosketen tiketak eta fakturak zuretzat eskuragarri jartzeko.
  • Eskuragarri dauden beste funtzionaltasun edo zerbitzu batzuen erabilera ziurtatzeko, hala nola Opari Txartela edo Opari Tiketa erosi, kudeatu eta erabiltzea, baita Denda Fisikoetan gure bezeroek erabil dezaten jartzen dugun Wifiko sarbidea eta erabilera ematea.
  • Inditex taldean InWallet aplikazioaren erabiltzaile bazara (“InWallet”), eta plataforman honetan duzun kontua zure InWalleteko kontura lotu nahi baduzu, baimena ematen diguzu zure eskaera eta itzulketei lotutako informazioa emateko. InWallet aplikazioak jasotzen duen informazioa bere baldintza eta politika propioen mende dago; beraz, haiek begiratzea gomendatzen dizugu.

3. Bezeroentzako Arreta kanalen bidez egiten dituzun eskari edo eskabideei erantzutea.

Zure eskari edo eskabidea kudeatzeko edo ebazteko behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik tratatzen ditugu.

4. Marketing helburuak

Xede honen barruan, bereziki honetarako tratatuko dira zure datuak:

  • Plataforman edo gure sare sozialetako kanalen bidez publikoki zabaldu dituzun argazki edo irudiak zabaltzea, betiere zuk baimena emanez gero.
  • Gure Newsletterren izena ematen baduzu, zure datu pertsonalak zure harpidetza kudeatzeko tratatuko ditugu; horren barruan, gure produktu edo zerbitzuen inguruko informazio pertsonalizatua bidaliko dugu (posta elektronikoz eta SMS bidez, besteak beste). Era berean, informazio horren berri push jakinarazpenen bidez ere emango dizugu, zure mugikorrean aktibatu badituzu.
    • Beraz, kontuan hartu datuak horrela tratatzeak zure erabiltzaile- edo bezero-profila aztertzea dakarrela, informazioa bidaltzean zure lehentasunak zein diren jakiteko eta, beraz, jakiteko zein izan daitezkeen zure estiloarekin gehien bat egiten duten produktu eta zerbitzuak. Adibidez, zure erosketa- eta  nabigazio-historialaren arabera (hau da, klik egin duzun jantzien arabera), zuretzat interesgarriak izango direla uste dugun produkturen inguruko iradokizunak egingo dizkizugu, eta, erabiltzaile erregistratua bazara, “orgatxoa berreskuratzeko” funtzionaltasuna eskainiko dizugu.
    • Gogoratu Newsletterreko harpidetza utz dezakezula edonoiz eta inolako gasturik gabe, plataformako “Newsletter” atalean ere, baita komunikazio bakoitzean emango dizkizugun argibideen bidez ez ezik. Ez baduzu push jakinarazpenik jaso nahi, aukera hori desaktibatu ahal izango duzu zure mugikorrrean.
  • Promozio-ekintzak egitea (adibidez, lehiaketak egiteko edo gordetako zure artikuluen zerrenda zuk adierazitako helbide elektronikora bidaltzeko) Promozio-ekintzaren batean parte hartzean, zuk emandako datuak tratatzeko baimena ematen diguzu, promozio-ekintza bakoitzaren arabera, eta sare sozialen edo plataformaren beraren bidez komunikatu ahal izango ditugu. Parte hartzen duzun promozio-ekintza bakoitzeko, lege-oinarriak izango dituzu eskuragarri; han emango dizugu zure datuen tratamenduaren inguruko informazio xeheagoa.

5. Erabilgarritasun- eta kalitate-azterketa, gure zerbitzuak hobetzea.

Gure plataforman sartzen bazara, zure nabigazio-datuak helburu analitiko eta estatistikoetarako tratatuko ditugula jakinarazten dizugu, hau da, ulertzeko erabiltzaileek nola jarduten duzuen gure plataformarekiko, eta, hala, han hobekuntzak sartu ahal izateko.

Era berean, zenbaitetan kalitate-ekintzak eta –inkestak egiten ditugu, gure bezeroen eta erabiltzaileen gogobetetze maila neurtzeko, eta hobetu dezakegun arlo horiek antzemateko.

  1. ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Zure datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen digun lege-oinarria tratamenduaren xedearen araberakoa da, hurrengo taulan azaltzen den moduan:

Xedea:

Legitimazioa.

1. Plataformaren erabiltzaile moduan, zure erregistroa kudeatzea.

Plataformaren erabilera arautzen duten baldintzak gauzatzeko, beharrezkoa da zure datuak tratatzea. Bestela esanda: plataforman erabiltzaile moduan erregistratu ahal izan zaitezen, zure datu pertsonalak tratatu beharra daukagu; izan ere, bestela ezingo genuke zure erregistroa kudeatu.

Sare sozial batetik sartzea edo hastea erabakitzen baduzu, sare sozial bati zure datuak emateko baimena eman diozulako gaude legitimatuta datuak tratatzeko.

2. Salerosketa- edo zerbitzu-kontratua egitea, betetzea eta betearaztea

Zure datuak tratatzea beharrezkoa da zurekin lotzen gaituen salerosketa-kontratua betearazteko edo zerbitzuak emateko.

Baliteke erosketa-prozesuari lotutako datu-tratamendu batzuk zuk eskatuta edo zuk baimenduta bakarrik aktibatzea; adibidez, ordainketa-datuak (txartela) biltegiratzea, hurrengo erosketetarako, edo datuak tratatzea Wallet aplikazioaren bidez erosketa-tiketak eskaneatzeko, edo gure produktuak eskuragarri dauden edo ez jakinarazteko. Halakoetan, zure datuak tratatzeko oinarria zure baimena bera da.

Uste dugu interes legitimoa daukagula beharrezkoak diren egiaztapenak egiteko, erosketa bat egiten duzunean iruzur posibleak antzeman eta aurrea hartzeko. Uste dugu ordainketa egitean datu horiek tratatzea ona dela esku hartzen duten alde guztientzat, eta bereziki, zuretzat, hirugarrenek egindako iruzur-saiakeren aurka zu babesteko neurriak hartzeko aukera ematen baitigu.

3. Bezeroarentzako Arreta

Uste dugu interes legitimoa dugula dauden harreman-bitartekoen bidez zuk egindako eskaerei edo kontsultei erantzuteko. Gure arabera, datu horiek tratatzea onuragarria da zuretzat ere, zutaz egoki arduratzeko eta egindako kontsultak ebazteko aukera ematen baitigu.

Gurekin harremanetan jartzean, bereziki zure eskaerarekin edo plataformaren bidez erositako produktu/zerbitzuekin lotutako gorabeherak kudeatzeko, tratamendua beharrezkoa da salerosketa-kontratua betearazteko.

Zure kontsulta lotuta dagoenean beherago jakinaraziko dizkizugun zure eskubideak erabiltzearekin edo gure produktu edo zerbitzuekin lotutako erreklamazioekin, zure datuak tratatzeko zilegitasuna ematen diguna gure aldearen legezko betebeharrak betetzea da.

4. Marketinga:

Zure datuak marketing-helburuekin tratatzeko oinarri legitimoa zuk emandako baimena da; adibidez, hainbat bitartekotatik informazio pertsonalizatua jasotzea onartzen duzunean, zure mugikorrera push jakinarazpenak bidaltzea baimentzen duzunean, edo promozio-ekintza batean parte hartzeko edo zure argazkiak plataforman edo sare sozialetako gure kanaletan argitaratzeko legezko oinarriak onartzen dituzunean.

Informazio pertsonalizatua erakusteko, uste dugu interes legitimoa daukagula zuri buruz daukagun informazioarekin (besteak beste, zure nabigazioa, lehentasunak, edo erosketa-historiala) eta zuk eman dizkiguzun datu pertsonalekin (adin-tartea eta hizkuntza, adibidez) perfilatze bat egiteko, horrek aukera emango baitizu erabiltzaile moduan zure esperientzia hobetzeko eta zure lehentasunen araberako informaziora sarbidea izateko.

5. Erabilgarritasunaren eta kalitatearen azterketa

Uste dugu interes legitimo bat daukagula plataformaren erabilgarritasuna eta erabiltzailearen gogobetetzea aztertzeko; izan ere, uste dugu datu horiek tratatzea zuretzat ere onuragarria dela, xedea erabiltzailearen esperientzia hobetzea eta kalitate handiagoko zerbitzu bat eskaintzea delako.

  1. ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?

Zure datuak gordetzeko epea tratamenduaren xedearen araberakoa izango da, jarraian azaldutakoaren arabera:

Xedea:

Gordetzeko epea

1. Plataformaren erabiltzaile moduan, zure erregistroa kudeatzea.

Zure datuak erregistratutako erabiltzailea zaren artean tratatuko ditugu (hau da, uztea erabakitzen duzun arte).

2. Salerosketa- edo zerbitzu-kontratua egitea, betetzea eta betearaztea

Zure datuak erosi dituzun produktu edo zerbitzuen erosketa kudeatzeko beharrezko denboran tratatuko ditugu, itzultze posibleak, edo produktua edo zerbitzua erosteari bereziki lotutako erreklamazioak edo kexak kudeatzea barne.

Zenbaitetan, zuk erabaki arte bakarrik tratatuko ditugu zure datuak; adibidez, ordainketa-datuen (txartela) kasuan, gordetzea eskatu badiguzu hurrengo erosketetarako.

3. Bezeroarentzako Arreta

Zure datuak zure eskaera edo eskabideei erantzuteko behar dugun denboran tratatuko ditugu.

4. Marketinga:

Zure datuak uzten duzun arte edo Newsletterren harpidetza ezeztatzen duzun arte tratatuko ditugu.

Promozio-ekintzetan parte hartzen baduzu, zure datuak 6 hilez gordeko ditugu, ekintza bukatzen denetik.

5. Erabilgarritasunaren eta kalitatearen azterketa

Zure datuak puntualki tratatuko ditugu ekintza bat edo kalitate-inkesta jakin bat egitera goazenean, edo zure nabigazio-datuak anonimo bihurtzen ditugun arte.

Dagokion xedea betetzeko behar-beharrezkoa den denboran tratatuko ditugu datuak, baina, hala ere, ondoren ere gordeko ditugu, behar bezala gordeta eta babestuta, unean uneko indarreko araudia betetzeko tratamendutik eratorritako erantzukizunak sor litezkeen epean. Kasuan kasuko ekintza posibleak preskribatzen direnean, datu pertsonalak ezabatuko ditugu.

  1. ZURE DATUAK HIRUGARRENEI EMANGO DIZKIEGU?

Pribatutasun- politika honetako xedeak betetzeko, beharrezkoa da zure datu pertsonaletarako sarbidea ematea Inditex taldeko erakundeei eta ematen dizkizugun zerbitzuetan laguntzen diguten hirugarren aldeei, hau da:

Zerbitzua efizienteago egiteko, zerbitzuak ematen dituzten aipatutako horietako batzuk Europako Gune Ekonomikotik kanpo daude, eta ez dute Europar Batasunekoaren parekoa den datu-babesa ematen; hau da, Estatu Batuak. Jakinarazten dizugu kasu horietan beharrezko bermeekin eskualdatzen ditugula, eta beti zure datuen segurtasuna zainduz.

https://www.privacyshield.gov/welcome

https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/model-contracts-transfer-personal-data-third-countries_en

Bestalde, jakinarazten dizugu zure datuak gure enpresa nagusiari eman beharko dizkiogula, Industria de DiseñoTextil SAri (Inditex taldeko holding enpresa), enpresa nagusiari dagozkion betebeharrak betetzeko.

  1. ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?

Zure datuen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure eskubideak bermatzeko konpromisoa hartzen dugu. Kosturik gabe erabili ahal dituzu norbait idaztean posta elektroniko bat gure zuzendaritza dataprotection@oysho.com, erakustean zure eskaeraren arrazoia eta arrazoia eskubidearen arrazoia erabili nahi duzun besterik gabe. Zu identifikatzeko beharrezkotzat jotzen badugu, zure identitatea egiaztatzen duen dokumentu baten kopia eska diezagukezu.

Bereziki, zure datuak tratatzeko xedea eta legezko oinarria gorabehera, eskubidea duzu honetarako:

Zure datuak edozein xedetarako tratatzeko baimena eman badiguzu, edonoiz kentzeko eskubidea daukazu. Zure baimena kentzeko modu batzuk 2. atalean daude azalduta, zure datuak zein xedetarako tratatzen ditugun azaltzen dugun atalean.

Zure datuak tratatzeko legitimazioa zure baimena edo kontratua gauzatzea bada, 3. atalean azaldutakoaren arabera, zure datu pertsonalen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea duzu. Horrek esan nahi du eman dizkiguzun datuan formatu egituratu, erabilera komuneko eta makina batek irakur dezakeen batetan jasotzeko eskubidea izango duzula, beste erakunde bati zuzenean bidaltzeko, betiere teknikoki posible bada.

Bestalde, zure datuen tratamendua gure interes legitimoan oinarrituta dagoenean, zure datuak tratatzeari uko egiteko eskubidea izango duzu.

Azkenik, jakinarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazio bat aurkezteko datu-babeseko dagokion kontrol-agintaritzan, bereziki honetan:

  1. ZER GERTATZEN DA HIRUGARRENEN DATUAK EMATEN BADIZKIGUZU?

Zuk emango dizkiguzun hirugarren baten datu pertsonalak tratatzea eskatzen duten funtzionaltasun eta zerbitzuak ematen ditugu; adibidez, Opari Txartela aktibatzea eta bidaltzea edo Opari Tiketaren eskaera kudeatzea. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badituzu, bermatzen duzu haiei jakinarazi izana zein diren xedeak eta beren datu pertsonalak nola tratatu behar ditugun.

  1. ALDAKETAK PRIBATUTASUN-POLITIKAN

Baliteke Pribatutasun- politika honetako informazioa aldatzea egoki deritzogunean. Aldatzekotan, plataformaren bitartez hainbat bidetatik jakinaraziko dizugu (adibidez, banner, pop-up edo push jakinarazpen baten bidez), edo zure helbide elektronikoaren bidez komunikatuko dizugu, zure pribatutasunarentzat esanguratsua bada aldaketa; horrela, aldaketak berrikusi ahal izango dituzu, baloratu, eta beharrezkoa bada zerbitzu edo funtzionaltasunen bati uko egin. Edonola ere, noizean behin Pribatutasun- politika berrikustea iradokitzen dizugu, aldaketa txikiren bat balego edo hobekuntza interaktiboren bat gehitzen badugu, aprobetxatuz beti izango duzula informazio-gune iraunkortzat gure webgunea eta gure aplikazioa.

  1. COOKIEN INGURUKO INFORMAZIOA

Cookieak eta antzeko dispositiboak erabiltzen ditugu plataforman errazago nabiga dezazun, Gurekiko nola jarduten duzun jakiteko eta, zenbait kasutan, zure nabigazio-ohituren arabera publizitatea erakusteko. Mesedez, irakurri gure Cookie-politika, erabiltzen ditugun cookiez eta antzeko dispositiboez eta beren xedeaz gehiago jakiteko, eta bestelako informazio interesgarria jasotzeko.